XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LACOSTE minichtroak beri onak emaiten ditu Algeriaz

Minichtroen biltzarrean Gérard Jacquet-ek eman ditu Lacoste jaunaren partez zonbait berri on Algeriaz: 1ampdeg; Armadak biziki estatu hobean dira ondar denbora hotan: azkarki jarriak daude beren tokietan; soldado moltchoen arteko bideak segurtatucheak dira; hazkurri eta letra, arma eta tresnak, denak chuchen heldu zaizkote bana bertze; etsaien arak ere orai ezagutzen dituzte eta badakite nola ihardok.

Ez da harritzeko bitoria ederrik ereman baitute gure soldadoek felagen kontra. Lacostek deitoratzen du. Frantziako egunkariek ez baitituzte aski aiphatu gure gizonen garaiak, hainbertze lerro emaiten dituztelarik felagen balentrien ezagutarazteko. Radioak ere behar lituzke gure soldadoen irabaziak laudatu, ez balitz ere etsaien durduzarazteko baizik.

2ampdeg; Bitoria horien ondorioz, bereziki Kabilian eta Oraneko eskualdean, hainitz hangotar gure ganatu dira: heiekin muntatu dituzte herri azkar batzu, ongi armatuak, etsaien baztertzeko.

3ampdeg; Errana zuten, ogi-biltzeak felagek ezin baitzituzten trabatu, mahats-biltzeak debekatuko zituztela. Bainan mahatsa bildu da bakhe-denboran bezain trankilki. Beraz etsaia ez da hortan ere mendekatu ahal izan. Jendeari jabaltzen zaizko etsimendu aldi chaharrak, eta berriz hartzen du konfientzia.

4ampdeg; Gauza horren froga bat, chorterat presentatu direla soldado-gaiak: egia erran, ez dira lauetarik hiru baizik agertu majorraren aintzinerat; bainan duela hirur urthe ez zen gehiago izan. Beraz hortan ere, marka ona, Lacosten arabera.

5ampdeg; Bada oraino hoberik: zergak sartzen dira; bai mahometanoak, bai europanoak eginbidetsu daude lan gogor horri buruz.

Erran gabe doa, ez ditakela luzazago igurika arau edo estatuto baten emaiteko Algeriari. Lacostek dio, azken chehetasunak ez emanik ere, larrieneko ponduak bederen nahi lituzkela urri-erditsutan argitaratu, eta obretan jarri. Jendea asea da elhez eta agintzez!

Segur guk ere gutiziatzen dugu bakea heda dadin lehen bai lehen Algerian eta mundu guzian.